XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Segi, esan nion; hortxe dago amontilladoa.

Eta Luchesi....

Paaa... ignoramus bat baino eztuzu, ebagi zuan nere adiskideak, zabuka jarraitzen zala aurreruntz, nik orpoak ia zapaltzen nizkiolarik bere ondo ondoan gibeletik.

Berehalaxe iritxi zuan tokiaren azkena, eta bidea hunela ebagia arkitu zuanean harrituta gelditu zan ergel baten moduan.

Liphar batean, granitoaren kontra lotu nuan kate bategaz.

Burdinezko erheztun bi zauden horman, elkarrengandik hirur-hogei bat centimetro horizontalean.

Euretako batetik zintzilik kate labur bat zegoan, eta bestean giltzarrapo bat.

Nahikoak izan nituan segundu batzu gerria inguratu eta klisk isteko.

Sobera harritua zegoan nere kontra hasteko.

Giltza khendu eta tokitik athera nintzan atzeruntz eginik.

Igaro ezazu eskua horma gainetik, erran nion.

Sentituko duzu gatzua derrigor.

Benetan izugarria da horko hezetasuna.

Berriz eskatu behar dizut atzera ethorteko nerekin.

Ezetz? Ba orduan bakharrik utzi beharko zaitut.

Bainan lehenago ahal ditudan serbitzu ttiki guztiak egin behar dizkitzut.

Amontilladoa! esan zuan deadarrez nere adiskideak, oraindaino harrituta.

Egia, erantzun nion; amontilladoa.

Hau esaten niolarik, lehenago esandako hezur pilloan saiatu nintzan.

Hezurrak khendu eta alboetara bota, ta kareorrea eta pillo handi batean harri pikatuak agertu ziran.

Material hauekin eta phalotearen laguntzaz, hasi nintzan azkarki horma bat egiten tegiaren sarbidea estaltzeko.

Ozta oztan bukatu lehenbiziko harri-lerroa eta jakin nuan ia hordikeri guztia joan zitzaiola Fortunato'ri.

Lehenbizik heldu zitzaidan seinalea, ezkuta-toki barnetiko, erdi negarrezko oihu ixil bat zan.

Etzan mozkorti baten oihua.

Gero ixil-une luze ta thematsu bat ethorri zan.

Bigarren zerrendea ipini nuan, eta hirugarrena, eta laugarrena be bai; eta orduan kling klang kling klang entzun nituan katearen dardara asarreak.

Minutu batzuetan iraun zuan zarateak gelditu gabe, eta artean ni, lasai lasai eta pozaren pozaz entzuten ahal izateko, nere lana utzi eta hezurren gainean exeri nintzan.

Azkenean, dardara guztiak amaitu ziranean, hartu phalotea berriz eta gelditu gabe, bostgarren zerrendea, seigarrena, eta zazpigarrena bukatu nituan, eta tortxak horma gainean eutsirik, dizdira eskas batzu bota nituan barruko irudiarengana.

Garraisi ozen eta oihu garratz askok egin zuten leher tipuski katez lotutako irudiaren txintxurretik, eta atzeruntz eta indar askoz bultzatua sentitu nintzan.

Liphar labur batean, zer da hau? pentsatzen ikharatu nintzan (...).